Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Euskal Herriko Itzuliak Hondarribian izandako egonaldiaren balorazio positiboa

2021-04-12
Udalak oso balorazio positiboa egiten du Euskal Herriko Itzuliak Hondarribia protagonista izan duen bi etapen inguruan. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Zerbitzuetako zinegotziak.

Udalak oso balorazio positiboa egiten du Euskal Herriko Itzuliak Hondarribia protagonista izan duen bi etapen inguruan. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Zerbitzuetako zinegotziak.

“Oso pozik gaude osteguneko eta ostiraleko etapak nola joan ziren aztertuta. Eguraldiak asko lagundu du, eta antolamendu aldetik denon artean lan ona egin dela azpimarratu nahi nuke. Hala esan digute gainera Itzulitik. Osasun neurriak errespetatzearen aldetik ere jarrera oso egokia izan da. Denok pozik egoteko modukoa da”.

“Eskerrak eman nahi dizkiet era batera edo bestera lagundu duten guztiei. Denon laguntza oso beharrezkoa izan da. Hiritarrei ere luzatu nahi dizkiet esker hauek, trafiko aldetik zenbait mozketa egin behar izan baitira bizpahiru egunetan, eta oso jarrera egokia erakutsi dute.

Udaletik esfortzu berezia egin dugu gure web orrian eta sareetan informazioa zabalduz, baita auzo desberdinetara ere helaraziz, eta horrek asko lagundu duela esango nuke” amaitu du Carrionek.