Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Etorkizuneko HAPOren helburu eta erizpideen berrespena Osoko BIlkurara eramango ditu Gobernu Taldeak asteazkenean

Era berean, Presako etxebizitza babestuetarako urrats berriak ematea bozkatuko da.

2022·08·22

Gobernu Taldeak asteazken honetarako aurreikusita dagoen osoko bilkurara eramango du Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Helburu eta Irizpideen berrespena. Horrekin batera, HAPOren Aurrerapenaren Jendaurreko Informazioaren Epean Aurkeztutako Iradokizunei emandako erantzunaren onarpena aztertuko da.

Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak nabarmendu duenez, “hainbat hilabetetan lan handia egin ondoren, proiektua Udalerria Batzordera eraman genuen. Bertan alderdi politiko guztiak ordezkatuta gaude, eta uztailaren 14an eta 28an egindako bilkuretan udal gobernuaren proposamena aurkeztu eta azterketa bateratua egin ondoren, etorkizuneko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak oinarri izango dituen irizpideak eta helburuak berrestea erabaki zen”. Ondoren, abuztuaren 11n, proposamenak Planeamendu Aholku Batzordearen babesa ere jaso zuen, bertan udal taldeez gain hiriko hainbat elkarte eta erakunde daude ordezkatuta.

 “Gogorarazi nahi dut Plan Orokorra baliogabetu ondoren, 2020ko uztailaren 23an, Udalbatzak erabaki zuela idazketa lanak formalki hastea. Ondoren, 2021eko irailaren 2an, Udalbatzak erabaki zuen Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriaren Aurrerapenaren dokumentua jendaurrean jartzea. Erakusketa hori Arma Plazan egin zen, eta, jarraian, interesdun orok proposamenak edo iradokizunak egiteko epea ireki zen”.

“135 iradokizunei erantzun zaie, eta orain hurrengo urratsa HAPOren Irizpide eta Helburuen proposamena berrestea da, baita hiriko eremu nagusietarako proposatu diren antolamendurako irtenbide orokorrak ere. Gobernu Taldea lanean ari da Hiri Antolamenduko Plan Orokor bat onartzeko prozesu konplexuan urrats azkar eta irmoz aurrera egin ahal izateko. Gobernu Taldearen helburua Hondarribiak urrats sendoak emanez aurrera egiten jarrai dezan lanean jarraitzea da”, Sagarzazuren esanetan.

Etxebizitza babestuen urrats berria Presan 

Gai zerrendako beste puntu batean, Presako partzelaren Xehetasun-azterlana behin betiko onartzeko proposamena egingo dugu. Azterlan horren bidez, lurzati horretan 66 etxebizitza babestu (garaje-plazak eta trastelekua barne), aparkatzeko beste 55 plaza eta 260 metro koadroko merkataritza lokal bat eraiki ahal izango dira. Oso puntu garrantzitsua da gobernu-taldearentzat. Urrats berri eta garrantzitsu bat eman nahi dugu alokairuko etxebizitza babestuak eraikitzeko. Hori Agintaldi Planean jasota dago, eta Sagarzazuk adierazi duenez, betetzen ari gara”.

Jarduera ekonomikoetarako gunea Zaldunborda II eremuan

Gainera, asteazkeneko Osoko Bilkurara eramango dugu Irungo Udalarekin batera Zaldunborda II eremuko Planeamendua Bateragarri egiteko Hitzarmenari hasierako onarpena emateko proposamena. Helburua da jarduera ekonomikoak ezartzea bi udalerrien artean partekatutako eremu batean, 16.380 metro koadroko azalerarekin.

Prozesuak aurrera egin dezan, beharrezkoa da bi udaletako osoko bilkurek hitzarmen hori onartzea, eta guk asteazken honetan onartuko dugu, eta Irungoa aurrerago onartuko dute», gehitu du Sagarzazuk. “Gobernu Taldeak uste du Hondarribiak gure hiriaren garapena eta etorkizuna bultzatuko duten jarduera ekonomikoetarako eremu bat behar duela, eta Irungo Udalarekin batera oso beharrezkoa den proiektu baten aldeko apustua egiten dugu. Hondarribia Martxan 'ekimenaren leloa oso buruan dugu, eta bide beretik jarraitzen dugu lanean», amaitu du Txomin Sagarzazu alkateak.