Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Gaztelekua, Eskubideen ikuspegitik lanean

Hilabete honetan izaera bereziko bi egun dauzkagu fosforitoarekin azpimarratutak, azaroaren 20a eta 25a.
Azaroaren 20an, haurren eskubideen nazioarteko egunean, adin txikiko pertsonen ahotsa entzunarazi nahi dugu. Horretarako, akzio bat jarriko dugu martxan herrian zehar gazteen eskubide hauek ezagutzera emateko. Herriko kuadrilekin gai honi buruzko lema ezberdinak sortuko ditugu, hauekin Instagrameko “story” bat zabalduz eta eskubideen “hashtag”-a etiketatuz.
Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta Gaztelekuan hainbat ekintza antolatuko ditugu aste horretan zehar. Emakumeen kontrako indarkeria salatu nahiean, gaztelekuan kartel ezberdinak sortuko eta zintzilikatuko ditugu. Honekin batera, “sufragistak” pelikula ikusteaz gain, udaletxeak antolatutako “Zapata Gorriak” ekintzan eta Prebentzio komunitarioko zerbitzuaren “Tizatuz”-en parte hartuko dugu gaztelekura etortzen diren gazteekin.
Tizatuz ekintzako azken edizioko irudia
