Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Eskailera mekanikoen zati baten konponketa lanak gaur hasi dira

Gaur hasi dira Donostia kalea eta Portua auzoa lotzen dituzten eskailera mekanikoen zatietako bat konpontzeko lanak. Bi asteko epean amaituko dira lanak. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
"Pasa den urteko urtarrilean pertsona batek istripua izan zuen eta suhiltzaileek, beren lanean eta premiaz, bere osasuna zaintzeko jardun behar izan zuten. Salbamendu horrek hasieran uste genuena baino kalte handiagoak eragin zituen. Esku-hartze horren ondorioak bi izan dira, konponketak dakarren zailtasun tekniko eta administratiboa alde batetik, eta ekonomikoa bestetik.
“Azpiegitura honetan, Udala, beste udalerri batzuk bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontratazio-sistema baten barruan dago. Horrek abantaila batzuk ematen dizkigu, prezio lehiakorrak lortzen ditugulako, baina kudeaketa administratiboetan zailtasunak jartzen dizkigu halako zerbait gertatzen denean” gehitu du Carrionek.
"Udala ez da behar bezain diligentea izan, eta horretan autokritika egin eta argi esan behar da. Gure teknikariek beharrezko txosten teknikoak eskatu zituzten. Esleipen publikoaren bideari ekin zitzaion, eta kreditu aldaketan kopuru bat onartu zen, konponketarako behar zen kopurua bideratuz. Azkenean, kontratu deribatu bat egin behar izan dugu Foru Aldundiarekin dugun kontratu horren barruan".
“Lanak gaur bertan hasi dira eta ekainaren haserarako, ondo bidean, tramo hau erabilgarri egongo da” amaitu du Carrionek.