Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Errenta aitorpena euskaraz!

Azken urteotan goranzko joera izan du euskaraz egindako errenta aitorpenen kopuruak herrian. 2023an 1.382 izan ziren euskaraz aitorpena egin zuten zergadunak; 2024an 1.466, eta 2025ean 1.495; hau da, herritarren %15ek egin zuten errenta aitorpena euskaraz.
Garoa Lekuona Izeta euskara zinegotziak nabarmendu duenez, “azken urteko hazkundea apala izan bada ere, joera positiboa da, eta hori sendotzea da orain dugun erronka. Gure helburua da euskara eguneroko bizitzako esparru guztietan gero eta presenteago egotea: lan munduan, komunikazioan, aisialdian zein administrazioarekiko harremanetan. Errenta aitorpena euskaraz egitea urrats praktiko eta eraginkorra da norabide horretan, eta herritarrak pauso hori ematera animatu nahi ditugu”.
Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: autolikidazio proposamena, aitorpen mekanizatua eta internet bidezkoa.
Nola aukeratu euskara?
1. Autolikidazio proposamena telefonoz edo internetez onartzean, aitorpena euskaraz egiteko nahia adierazita.
2. Errenta mekanizatuko bulegoan laguntzen duen langileari aitorpena euskaraz egiteko nahia adierazita.
3. Foru Ogasunaren Zergabidea plataforman, errenta aitorpena euskaraz aurkeztean, euskararen aldeko hautua eginda.
Aitorpena egiteko bankuko erakunde edo gestoria bat erabiliz gero, errenta aitorpena euskaraz egiteko nahia adierazita.
Informazio gehiago
- Gipuzkoako Foru Ogasunarekin harremana euskaraz izateko argibideak
- Errenta aitorpen kanpainari buruzko datak eta xehetasunak