Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Errebellin kalea itxita datorren astean asfaltatze lanak egiteko

2022-10-21
‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ lan programa aurrera doa. Zentzu horretan, beste urrats garrantzitsu bat emango duen gunea Errebellin kalekoa izango da. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Hala, datorren astelehenetik ostiralera ezin izango da kale osoan sartu. Soilik kalean garajea daukatenek izango dute sartzeko aukera, eta orduak mugatuak izango dituzte gainera” esan du Carrionek.

“Hala, lehen bi egunetan garajea dutenek edozein unetan sartu ahal izango dute, eta asteazken, ostegun eta ostiralean, garejea dutenek bakarrik arratsaldeko 19:00etatik goizeko 7:30ak artean sartu ahal izango dute, gainontzeko orduetan ez. Jakin badakigu halako gauzek molestiak sortzen dituztela, horregatik bizilagunei eskatzen diegu uler dezatela, ahalik eta azkarren eta ongien amaitzea baita guztion helburua”.