Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Erdi Aroko azokak Alde Zaharra aintzinera itzuliko du asteburuan

2023-06-07
Ekainak 10 eta 11.

“Erdi Aroko Azoka bueltan da Hondarribian, gure Alde Zaharra duela ehundaka urte nolakoa zen gogoratzeko parada ederra izango dugularik larunbata eta igandean”. Hala esan du Maria Serrano Jarduneko Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Merkataritzako zinegotziak.

“Jakinarazi nahi dugu ekainak 10 eta 11n egingo dugula aurten Erdi Aroko Azoka. Goizeko 10:00tatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00tatik 21:00etara, era guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldi ikus ahal izango dira egun batean izan zenera itzuliko den Hondarribian. Aintzinako Kanpamendua, Arabiar haima, Aintzinako tresnen erakusketa eta askoz gehiago izango dugu Alde Zaharreko kaleetan zehar. Herriko zenbait elkarteren laguntza ere badugu, adibidez Marlaxka Xake Elkartea, Azeri Tiroketa Elkartea edota Jaitzubia Hipika Elkartea adibidez.

Denetariko 80 postu

“Ezinbesteko ekimen batean bilakatu da Erdi Aroko Azoka eta geroz eta eremu gehiago hartzen ditu gune historikoan. Denetatik izango dugu, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak, kontu kontariak, ardiak eta abar. Guztira 80 postu baino gehiago egongo dira”.

Halaber, “bi egunetan zehar tailer ezberdinak egongo dira adibidez lore, buztina edo beira puztua tailerra. Musika eta antzerkia ere protagonista izango da kaleetan zehar”, gehitu du Serranok.

 

Informazio gehiago