Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Erdi Aroko Azoka dela eta, trafikoan aldaketak izango dira ekainaren 12tik 14ra

Ostiral arratsaldetik igandera arte, ekainaren 12tik 14ra, Kale Nagusia, Gipuzkoa plaza, Apezpiku plaza eta Fraxkuneko Murrua kalea itxita egongo dira ibilgailuentzat.
Fraxkuneko Murrua kalean dagoen motoentzako aparkalekua Sabino Arana kalera lekualdatuko da. Bertan, motoek aparkatzeko berariazko eremu bat egokituko da.
Eguzki kalean garajea duten bizilagunek Agustina Genua plaza, Ubilla Kalea, Etxenagusia Margolari eta Juan Laborda ibilbidea erabili ahal izango dute sartu-irtenak egiteko. Gainerako bizilagunek Denda, Harategi, Etxenagusia Margolari eta Juan Laborda ibilbidea erabili beharko dute.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie bizilagunei aldaketek eragin ditzaketen eragozpenen aurrean erakutsitako ulermenagatik eta lankidetzagatik.