Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Erdi Aroko Azoka dela eta trafiko aldaketak Alde Zaharrean asteburuan

2025-06-04
Asteburu honetan, ekainaren 7 eta 8an, Alde Zaharra Erdi Aroan murgilduko da, Udaleko Turismo Departamentuak antolatutako Erdi Aroko Azoka ospatzen baita. Ondorioz, trafiko aldaketak sortuko dira.

Asteburu honetan, ekainaren 7 eta 8an, Alde Zaharra Erdi Aroan murgilduko da, Udaleko Turismo Departamentuak antolatutako Erdi Aroko Azoka ospatzen baita. Ondorioz, trafiko aldaketak sortuko dira. 

Azoka hori honako kale eta plazetan izango da: Arma Plazan, San Nikolas kalean, Bretxan, Gipuzkoa Plazan, Denda kalean, Fraxkueneko Murruan, Apezpiku kalean, Bikario Plazan eta Kasino Zaharreko jardinetan.

Zenbait trafiko aldaketa burutuko dira:

  • Azoka dela eta, Kale Nagusia itxita egongo da autoentzat ostirala arratsaldean, eta larunbata eta igandean egun osoan.
  • Alde Zaharretik ateratzeko, Denda kaletik eta Juan Laborda kaletik ezkerrera egin beharko da. Alde Zaharrera bakarrik baimenduek sartu ahal izango dute.

Hondarribiko Udala jakinaren gainean dago Azokak Alde Zaharreko bizilagunei zein eragozpen sortzen dizkien, aparkaleku, zarata, garajeetako sarrera eta irteerak eta abar direla eta, eta horregatik sortzen diren eragozpenengatik barkamena eta laguntza eskatzen du.