Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Eraso matxisten aurkako telefonoa eskuragarri jarriko du Udalak ostiral honetan

Hondarribiko Udalak indarkeria matxistaren aurkako arreta-zerbitzua aktibatuko du ostiral honetan, Gazte Olinpiaden parodia eguna dela eta.
Arreta-zerbitzua
Martxoaren 27 indarkeria matxista salatzeko eta artatzeko telefono-zerbitzua aktibatuko da 19:00etatik 06:00etara. Telefono zenbakia ohikoa izango da: 688 718 797.
Horrez gain, edozein erasoren aurrean laguntza jasotzeko edo abisua emateko ondorengo telefonoak eskuragarri daude:
- SOS Deiak: 112
- SATEVI: 900 840 111
- Indarkeria Sexuala: 800 840 188
- Udaleko Gizarte Zerbitzuak: 943 11 12 91
- Udaltzaingoa: 943 11 13 13
Hondarribiko Udalak herritarrei dei egiten die guztiontzat gozagarriak eta seguruak izango diren ekintza eta ospakizunak sustatzera, edozein indarkeria egoeren aurrean esku-hartzera eta arreta jasotzeko edo gertakariak salatzeko indarkeria matxistaren aurkako arreta-zerbitzura jotzera.