Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Eraso matxisten aurkako puntu morea jarriko du Udalak asteburuan Gipuzkoa Plazan eta Arma Plazan
Hondarribiko Udalak Inauterietako asteburu honetan Puntu Morea jarriko du, bertan indarkeria matxistaren inguruko informazioa eta sentsibilizazioa sustatuko dira.
Hala, ostiralean 19:00etatik 23:00tara Puntu Morea Gipuzkoa plazan egongo da, eta larunbatean, martxoaren 1ean, Arma Plazan egongo da 18:00etatik 22:00tara.
Denontzat seguruak eta gozagarriak izango diren jaien alde egitea guztion ardura da. Ozen adierazi nahi dugu Hondarribian ez dugula inolako eraso matxista eta arrazistarik onartuko.