Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Hondarribiko Udalaren gaitzespen adierazpena sexu-eraso batengatik

2022-02-17
Udalean ordezkatuta dauden EAJ, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDUk babestuta

Hondarribiko Udalak erabateko gaitzespen irmoa agertu nahi du joan den asteburuan Hondarribian izandako sexu-erasoaren aurrean, eta hurbiltasuna eta elkartasuna helarazi nahi dio erasoa jasandako emakumeari.

Eraso horrek gizon-emakumeen arteko errespetuzko bizikidetza urratu du eta tankera horretako eraso guztiak, giza-eskubideen urraketa diren neurrian, Hondarribian lekuz kanpo daudela nabarmendu nahi du Hondarribiko Udalak, pertsona guztiek, emakume nahiz gizaseme, elkarrekin duintasunez bizitzeko eskubidea baitugu.

Herritarrok eta erakundeok indarkeria matxistari aurre egiteko dugun borondate sendoa ere gogorarazi nahi dugu, indarkeria-mota hori prebenitzea, detektatzea eta horri erantzuna ematea denon egitekoa baita.

Hondarribiko Udalak herritar guztiei dei egiten die bihar ostirala, arratsaldeko 19:00etan Martxoak 8 plazan eraso matxista hau salatzeko egingo den elkarretaratzean parte hartzeko.