Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Maiatzaren 30ean eraginak izango dira trafikoan, eskolartekoen txirrindularitza proba dela eta
2026-05-28
Datorren larunbatean, maiatzaren 30ean, eskolartekoen txirrindularitza lasterketa jokatuko da Txiplau saihesbidean.

Hori dela eta, trafikoan eraginak izango dira:
- Txiplauko saihesbidean ibilgailuentzako sarbidea itxita egongo da 15:30etik 18:30era, Labrederreko biribilgunetik Santa Engraziko biribilguneraino.
- Hondarribira sartzeko trafikoa Sabin Arana Goiri kaletik edo Harresilanda–Iturri Berri ingurutik bideratuko da.
- Hiriko irteera Portu auzotik egingo da.
- Hondarribira hirigunetik sartzea gomendatzen da.