Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Era guztietako jarduerekin Mugikortasunaren Astea ospatuko da irailaren 16tik 22ra

2023-09-12
Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Astea ospatuko da Hondarribian. ‘Konbinatu eta mugitu’ lelopean, aurkezpen prentsaurrekoa gaur goizez burutu da Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan dira Estitxu Urtizberea Alkateordea eta Ingurumen zinegotzia, Anais Mitxelena Aranzadi Zientzia Elkarteko ordezkaria, Gorka Obeso Balazta Elkartearen izenean eta Maria Carrera Amuitz Dendarien Elkartekoa.

Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Astea ospatuko da Hondarribian. ‘Konbinatu eta mugitu’ lelopean, aurkezpen prentsaurrekoa gaur goizez burutu da Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan dira Estitxu Urtizberea Alkateordea eta Ingurumen zinegotzia, Anais Mitxelena Aranzadi Zientzia Elkarteko ordezkaria, Gorka Obeso Balazta Elkartearen izenean eta Maria Carrera Amuitz Dendarien Elkartekoa.

“Mugikortasunaren Europar Astea sentsibilizazio kanpaina bat da, hiritar guztiei zuzendua, azaltzeko ibilgailuaren erabilera irrazionalak hirian –osasun publikoan nahiz ingurumenean- sor ditzakeen ondorio negatiboak eta garraiobide iraunkorragoak erabiltzeak –besteak beste garraio publikoak, bizikletak eta oinez ibiltzeak- dituen onurak” esan du Urtizberea zinegotziak.

“Denetarik antolatu da, talde lan baten emaitza da, elkarte eta eragile desberdinen partehartzearekin egina, eta horri garrantzi berezia eman nahi nioke. Bi plano bereizi nahi izan ditugu, alde batetik mugikortasun jasangarria, eta bestetik ingurumena haintzat hartzea. Hirian autoa modu irrazionalean erabiltzeak dituen ondorioak hausnartzea nahi dugu, bai arduradun politikoek baita hiritarrek.

Publiko anitzarentzat prestatu dira ekitaldiak, adin guztientzako hiritarrentzat baita profesionalentzat ere. Deialdia egin nahi nuke herritarrei parte har dezaten, denok irabazten dugu eta hau bezalako ekimenekin”.

Anais Mitxelenak Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu duen “Jaitzubiko padurak, biodibertsitate iturri: habitatak eta landareak” ekimena zehaztu du. “Izena eman beharko den irteera bat egingo dugu. Jaitzubiko padurak osatzen dituzten zenbait habitat interesgarri ezagutuko ditugu, baita beraiek osatzen dituzten landare espezie adierazgarrienak ere. Oso interesgarria dela iruditzen zaigu”.

Gorka Obesok Balazta Elkartearen aldetik honakoa gehitu du. “Gure aldetik, bi bizikleta irteera eta Nagusikleta antolatzen dugu. Ilusio handiz egiten dugu. Prest gaude gure laguntza eskaintzeko denok daukagun helburuarekin, mugikortasun jasangarriago bat lortzea”.

Maria Carrerak aurtengo beste nobedade bat zehaztu du. “Amuitz Dendarien Elkartetik gure kolaborazioa eskaini nahi dugu, eta horrela, hiritarrak erosketak txirrindan egitera gonbidatu nahi ditugu, saltokiak kanpainara atxikitu direlarik. Parte hartzen dutenen artean txirrinda bat zozketatuko da, Birziklatu proiektuarei esker berreskuratu den bizikleta izango delarik”.

Egutegia honakoa  da:

LARUNBATA, HILAK  16

“Jaitzubiko padurak, biodibertsitate iturri: hábitatak eta landareak”

Jaitzubiko padurak osatzen dituzten zenbait habitat interesgarri ezagutuko ditugu, baita beraiek osatzen dituzten landare espezie adierazgarrienak ere. Lezkadiak ur gezako aintzirak eta heskaiak izango dira topatuko ditugun habitat nagusiak. Bestalde, Txingudin isolaturik  bizi den apo lasterkariaren populazio txikia kontserbatzeko sortu eta kudeatzen diren putzuak ikusiko ditugu.

“Jaitzubiko padurak, biodibertsitate iturri: hegaztiak eta beraien zaindariak”

Txingudiko eraztuntze-estazioa (Jaitzubia auzoan dena) bisitatuko dugu. Hegaztiak eraztuntzeko prozesua zuzenean ikusi ahal izango dugu. Esperientzia honetan ikusiko dugu zer den eraztuntze prozesua eta zertarako balio duen; zein espezie harrapatzen diren Jaitzubiko paduretan; zer garrantzi duen Txingudik hegazti migratzaileentzat; eta zergatik den garrantzitsua padurak babestea eta kontserbatzea.

Aukeratu nahi duzun txanda / Elige el turno que prefieras:

9:00-10:00 Hegaztiak (euskaraz) /Aves (en euskera)

9:00-10:00 Flora (gaztelaniaz)/ Flora (castellano)

10:00-11:00 Hegaztiak (gaztelaniaz) / Aves (castellano)

10:00-11:00 Flora (euskaraz) / Flora (en euskera)

Izen emateak / Inscripciones: https://bibe.me/ekitaldiak-aranzadi

Hasiera puntua/ Punto de partida: San Joakin aintzirako aparkalekua

IGANDEA, HILAK 17

10:30 Bizikleta martxa. Gernikako arbola plaza

Hiriko kaleetatik bizikleta martxa familiarra.

11:30 Village Vélo. Butroe pasealekua

Umeentzako bizikletaren inguruko hainbat jarduera/jolas egingo ditugu.

13:30 Herri bazkaria. Butroe pasealekua

Bizikleta martxa amaitzerakoan partehartzaileentzako herri bazkaria egingo da.

ASTELEHENA, HILAK 18

9:30 eta 17:00 Autobusetik bizikletara, elkarbizitza hobetuz.

Jarduera praktikoa, txirrindulari rola beteko duten autobus gidariekin. Helburu nagusia elkarbizitza hobetzea da, bizikletan doan pertsona bati autobus bat aurreratzeko prozesuan gertatzen diren egoerak eta pertzepzioak ulertuta.

17:30 Altxorraren bila (9-12 urte). Martxoak 8 plaza

Pista-jokoen bidez Hondarribian oinez mugitzeko segurtasun-neurriak eta portaerak identifikatuko ditugu.

Plaza mugatuak. Webgunean izena eman www.hondarribia.eus

ASTEARTEA, HILAK 19

19.00 Hiri-mugikortasunaren oraina eta etorkizuna: Auto elektriko bat erostea interesatzen zait?". Kultur etxeko Areto Nagusia.

Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun iraunkorreko alternatibei buruzko sentsibilizazio-hitzaldia

ASTEAZKENA, HILAK 20

17:30 Altxorraren bila (9-12 urte). Martxoak 8 plaza

Pista-jokoen bidez Hondarribian oinez mugitzeko segurtasun-neurriak eta portaerak identifikatuko ditugu.

Plaza mugatuak. Webgunean izena eman www.hondarribia.eus

18:30 Mugikortasun Mahaia kalean: Portua oinez aztertzen. Egiluze

Egiluzetik abiatuta, irisgarritasunari eta mugikortasunari buruz hitz egingo dugu. Azken aldian egindako aldaketak aztertuko ditugu eta oinezkoen ibilbideen segurtasuna, erosotasuna eta erakargarritasuna hobetzeko egon daitezkeen aukerei buruz hitz egingo dugu.

OSTEGUNA, HILAK 21

16:00 Nagusikleta*. San Gabriel Egoitzan

Adinduak hiriko kaleetatik trizikloan paseatuko ditugu.

18.30 “Eskola-bideak. Autonomia eraikitzen laguntzen”. Kultur etxeko Areto Nagusia

“Noiz joan daiteke bakarrik eskolara?”. “Oraindik txikia da! Ez zait batere kostatzen eskolara joaten laguntzea.”

Hazten laguntzea lan zirraragarria da, baina zaila. Ohikoa da zalantzak piztea, ondo egiten ari ote garen. Solasaldi honetan, autonomiaren garapenari, mugei eta arauei, erantzukizunari eta autoestimuari buruz hausnartzera gonbidatzen zaituztegu.

OSTIRALA, HILAK 22

21.00 Mugaz gaindiko gaueko martxa*. Gaztelu Zahar pilotalekua, Hendaia.

Hendaiatik abiatu eta Irundik Hondarribira igaroz, martxa honek Bidasoa-Txingudiko 3 hiriak batzen ditu, eta helburua da bizikletaren erabilera sustatzea, autoaren alternatiba gisa, hiru hirien arteko joan-etorrietarako.