Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Epeen barruan amaitu dira Amute 29ko eraikina eraitsi eta ingurua egokitzeko lanak
Martxoan hasi zituen Udalak Amute kaleko 29 zenbakia duen eraikina eraisteko lanak. Ondotik, ingurua egokitzeko lanak burutu dira, aste honetan bertan amaitu direnak, kontratuak markatutako epemugen aurretik. Zuhaitzak landatzea falta da soilik, eta hilabete bukaeran landatuko dira sustraiek lurra hobeto har dezaten. Hala eman du aditzera Estitxu Urtizbereak, Hirigintza zinegotziak.
“Gogoratu behar da bertan zegoen etxea antolamenduz kanpo zegoela hirigintza plangintzak hala zehazten duelako, hiri bilbetik kanpo zegoen eta. Horren ondorioz, eraikina bota egin zen, eta bertan sortutako espazio librea berrantolatu egin da.
Bertatik igarotzen diren oinezko eta bizikletazko bideak egokitu egin dira, bai eta, auzoarentzako espazio publiko libre berri bat sortu ere, egonaldirako bankuak jarri direlarik.
Gaur, auzo elkarteko kideekin bildu gara emaitzaren balorazioa egiteko eta haiek aipatutakoak haintzat hartuko ditugu, eremua ahalik eta egokien gera dadin” amaitu du Urtizberea zinegotziak.