Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Enpresen ekintzailetza eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak deitu ditu Udalak

2024-07-04
Bi lerro desberdin daude eta denetara 70.000 euro dira; eskaerak aurkezteko epea uztailaren 12an itxiko da.

Hondarribiko Udalak ekintzailetzaren sustapena eta merkataritza zein zerbitzuen modernizazioa indartzeko dirulaguntzen deialdia burutu du. Izena emateko aukera zabalik da www.hondarribia.eus gunean, uztailaren 12 arte.

Dirulaguntzen xehetasunak Estitxu Urtizberea zinegotziak eman ditu: “Dirulaguntza honen xedea Hondarribiaren garapen sozioekonomikoa da. Hori dela eta pertsonen enplegarritasunaren hobekuntzan, enpresen sorkuntzari babesa ematean, lehiakortasunaren hobekuntzan eta bertako proiektu estrategikoen sustapenean jartzen du fokoa. Hondarribian bizi eta lan egiteko aukerak sortzea garrantzitsua da, horrek ere kaleetako bizitza bermatzen baitu eta hiri seguruago bat egiteko gakoetako bat baita.

Ekimenak bi helburu dauzka: batetik, 2024ko ekintzailetza proiektuei sostengua ematea, eta bestetik, bertako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea 2024an beren lokaletan egindako hobekuntzak lagunduz”.

Alde Zaharrean dauden ekintzailetza proiektuek salbuespen bat jasotzen dute, Udalaren helburua gune historikoari bultzada ematea baita; horregatik, ekintzailetzako laguntzak handiagoak izango dira kasu horretan. Hala ere diru-laguntza hauen inguruko hausnarketa batean lanean gabiltza galtzen ari garen komertzioa babesteko eta hutsik geratzen diren lokalak  berriz merkaturatzea errazteko. Gure nahia da moldaketa hauek 2025rako egitea.” zehaztu du Urtizbereak.

70.000 euro denetara

Aurten kopurua 70.000 eurokoa izango da, eta dirulaguntzen lehen lerroari, hau da ekintzailetzaren sustapenari, 30.000 euro bideratuko zaizkio, eta bigarrenari, merkataritza zein zerbitzuen modernizazioa indartzeko lerroari, 40.000.

Informazio osoa: https://www.hondarribia.eus/eu/ekintzailetzaren-sustapenerako-enpresa-lehiakortasuna-hobetzeko-dirulaguntzak