Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea izan dituzte hizpide udaletxean herriko ikasleek eskola foroan

2023·11·17
Ikasturte honetan landuko duten gaia energía eskuragarria eta ez kutsatzailea da.

Udaletxeko Areto Nagusian Eskolako Agenda 2030 foroa elkartu berri da, Udal ordezkariei egiten ari diren lana azaldu eta prestatu dituzten galderak aurkeztu eta erantzunak jasotzeko. Udaletik Igor Enparan Alkatea, Lupe Queiruga Hezkuntzako eta Ortzi Alonso Kulturakoa egon dira, besteak beste.

Igor Enparan Alkateak eskerrak eman dizkie “egiten ari diren lanarengatik eta udal ordezkariei lan guztia aurkeztu eta partekatzeagatik. Oso garrantzitsua da egiten ari zaretena, etorkizuna zuen eskutan dago eta"

Ikasturte honetan landuko duten gaia energía eskuragarria eta ez kutsatzailea da. ere, Iaz udalerriaren diagnostikoa egin zuten, eta aurten, ekintza plana garatzea tokatzen zaie.