Aplikazio habiaratuak
Agenda
Atzealdea Energia berriztagarriak zure etxean: Autokontsumo indibiduala, kolektiboa eta komunitate energetikoak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren bidez, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du, ekainaren 10ean, 18:30tan, Kultur Exeko 103. Aretoan.
Klima aldaketak gure egunerokotasunean gero eta eragin gehiago dituen ingurumarian, bat baino gehiago dira nork bere etxean energia berriztagarriak sortzeko eta erabiltzeko aukerak, eta aukera horik desberdinak dira etxebizitzaren ezaugarrien arabera. Gainera, autokontsumoa aukera ona izan daiteke gure etxeetan, merkataritza-lokaletan, bulegoetan eta abar.
Tailer honetan mota desberdineko energia berriztagarrien berri emango da, norberak bere etxerako bideragarriena zein den jakin dezan. Plaka fotovoltaikoen bidez energia sortzeari buruz hitz egingo da batez ere: autokontsumo indibidualaren, kolektiboaren eta tokiko energia-komunitateen inguruko aukerak azalduko dira.
Eta, gainera, “Autokontsumoko instalazioen gida praktikoa” banatuko da. Gidaliburu horrek autokontsumoari buruzko informazio praktikoa ematen du, bai banakakoarena, bai kolektiboarena, sorkuntza fotovoltaikoan zentratuta.
Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, ekainaren 6a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
Izen ematea
- Ekainak 6 baino lehen.
- energiabulegoa@gipuzkoa.eus
- Tel: 605 75 76 87 - 9:00-15:00 Astelehenetik ostiralera.
- Informazio osagarria: www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/energia/energia-argitu
Energia Argitu
Energia Argitu da OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoko Bulegoak bultzatzen duen jardueretako bat. Bulego hori Europar Batasuneko Next Generation EB funtsek finantzatzen dute, eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen ditu, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana betez.
Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da.