Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea EMEKI Emakume Elkartea buru duen 'HONDargia' proiektua aurkeztu da
"HONDargia, Hondarribiko bazterrak argituz, denok seguru senti gaitezen". Pertsona guztien segurtasuna, eta bereziki emakumeena, arriskuan jar dezaketen Hondarribiko zonaldeak identifikatu nahi dituen proiektua aurkeztu dute gaur Udaletxean. Prentsaurrekoan, Gizarte Kohesioko zinegotzi Josu Peñak, EMEKI Emakume Elkarteko presidente Tamara Sastrek eta elkartea dinamizatzen duten teknikariek, Leire Martinezek eta Diana Arboniesek, parte hartu dute.
Josu Peña zinegotziak eskerrak eman dizkio "EMEKI Elkarteari, Hondarribian erreferente bihurtu den elkarteari. Guretzat ohorea da emakumeen eskubideen alde lan egiten duen elkarte baten eskutik lan egitea. "HONDargia" oso proiektu interesgarria eta beharrezkoa da gizartearentzat, eta, ziur gaude gizarte-kohesioan lagunduko duela. Argi daukagu fruituak emango dituela eta herritarrei parte hartzeko deia egitea gustatuko litzaidake".
EMEKI Elkarteko lehendakari Tamara Sastrek gaineratu duenez, "oso proiektu garrantzitsua da guretzat. Duela 11 urte hasi genuen, lan handia egin zen orduan, baina urte hauetan oso gutxi egin da. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza bati esker, berriro mugitzen ari gara, "Equala Iniciativas" eta "La Crafetera" enpresei esker, ahalik eta etekin handienak lortu ahal izateko.
Diana Arboniesek "HONDargia"ri buruzko xehetasun gehiago eman ditu. "Funtsean, edozein pertsonak hirian lasai paseatzea lortu nahi da. Proiektua hiriko hainbat barruti eta eskolatako datu eta iritzi esanguratsuen bilketan eta analisian oinarrituko da. Hortik abiatuta, egungo erronkei aurre egiteko neurri eta irtenbide eraginkorrak proposatu nahi ditugu.
HONDargia proiektuaren helburu nagusiak hiru dira: espazio publikoen hobekuntza eta erabilera egokia sustatzea, hiriko kaleetan segurtasunez ibiltzea eta herritarrak hiri-zaintzaren inguruan sentsibilizatzea.
www.hondargia.com web gunean
"Helburuak lortzeko, herritarren parte-hartzea funtsezkoa da. Horretarako, webgune bat sortu da, www.hondargia.com, non urriaren 25era arte galdetegi bat egongo den eskuragarri herritarrek puntu beltzei buruz dituzten ideiak, iradokizunak eta esperientziak partekatzeko eta, elkarlanean, hiri seguru bat sortzeko. Puntu beltz horiek ikuspen gutxiko edo argirik gabeko tokiei egiten diete erreferentzia. Baita abandonatutako eremuak eta hirian ibiltzea arriskutsu egiten duten beste espazio batzuk ere", adierazi du Arboniesek.
"Proiektu honek Hondarribiko hainbat eremu nabarmen hobetuko dituela uste dugu" azpimarratu du Leire Martinezek. "Horren ondorioz, herritarrok dugun segurtasun-sentsazioa areagotuko da. Elkarrekin lor dezakegu etorkizun hobea eta seguruagoa pertsona guztientzat ".