Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Eguna aintzat harturik ekintza astea Saindua Gaztelekuan

2019-11-19
Puntaleko topagunetik emakumeen aurkako indarkeria salatzeko programaketa berezia garatuko dute Gazteleku barru zein kanpoaldean.

 

Azken urteetan Martxoaren 8a eta Azaroaren 25eko aldarrikapen eta salaketak herri zein hirietako agendatan toki nabarmena hartu dute. Ekimen hauetara gehitzea baino, gaztelekutik herriko nerabeekin, neska zein mutilekin, gaia lantzeko aukera gisa ikusi dute aste osoan zehar eskainiko den programaketa hau.

Asteko programa osatuko duten ekintzak:

  • Azaroa 19: Topagune morea
  • Azaroak 20: Antzerki tailerra
  • Azaroak 21: Instagram bidezko bideo protesta
  • Azaroak 22: Kartelen osaketa
  • Azaroak 23: Kartel pegada

Ekintza guztiak irekiak eta doakoak izango dira. 17:00an hasiko dira gaztelekuan bertan. (Molla bidea 1) Informazio gehiago gaztelekuko telefono zenbakian, 688 72 82 46, whatsapp bidez edota gaztelekuko instagramean.