Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Emakumeen ahalduntzean laguntzen jarraitzeko helburuarekin umorezko saioa asteazkenean Kultur Etxean

Gotzone Larrarte zinegotziak Berdintasun Sailetik azken aldiotan egiten ari den lana gogoratu du

2022·05·02

Asteazkenean 19:00etan Alde Zaharreko Kultur Etxean emakumeen ahalduntzean laguntzen jarraitu nahi duen umorezko Saioa egongo da. Horren berri emateko agerraldia egin du gaur bertan Gotzone Larrartek, Berdintasun zinegotziak.

“Clown bolantean, beste mundu bat aurrean” saio berezia da. ‘Klaun-In taldeak estreinaldia egingo du Hondarribian, eta Udalak abian duen Berdintasun Planaren baitan jasotzen den emakumearen ahalduntzean lan egiteko helburuarekin bat egiten du emanaldiak” esan du Larrarte zinegotziak.

“Hiritarrei dei egin nahi diet ekimena ikustera joateko. Saio oso berezia eta polita izango da. Lehenik, antzerkia egingo dute, eta horretarako lau tematika desberdin landuko dituzte, emakumeon bizitzaren egunerokotasunarekin oso lotutakoak, emakumeo lanbide prekarioak, gorputzaren aldaketak… eta antzeko gaiak nola bizi dituzten jorratuko dituzte. Beti ere umore puntuarekin, baina errealitate baten aurrean kontutan izanda”. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte, eta estreinaldia Hondarribian egingo du Klaun-In taldeak.

“Berdintasun Sailetik antolatu dugun ekimena da. Gogoratu nahi dut, honekin batera, adibidez etengabe lanean gaudela EMEKI Emakume Elkartearekin, datorren larunbatetik aurrera antolatu den pala txapelketan laguntzen dugularik, duela aste gutxi ere Parean Elkartearekin batera Oihana Llorente eta Mariajo Noainen liburuan lagundu egin genuela eta bere proiektua aurkezten Kultur Etxean, besteak beste.

Formakuntza berdintasunean

Hortaz gain, Berdintasun arloan oinarrizko berdintasunean formakuntza eskaini dugu Udaletik EMEKI Elkarteak eta Nagusilan Elkarteak osatzen duten talde motorrari, formakuntza bera eskaini dugu Udaltzaingoari eta Udaleko zinegotziei ere.

“Indarkeririk gabeko guneei dagokienez, ‘Zapata Gorriak’ Ekimena aurrera eraman genuen, 40 elkartek parte hartzea lortu genuen, sentsibilizazio karpak jarri genituen eta etenik gabe lana egiten aurrera esango nuke” amaitu du Larrartek.