Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Emakume baten aurkako genero indarkeria kasu bat dela eta elkarretaratzea ostegunean

2023-10-17
Pasa den asteburuan, emakume bati eraso matxista bat egin zaio Hondarribian.

Hondarribiko Udalak bere babesa eta gertutasuna helarazi nahi dizkio emakumeari, eta gure hiriko bizikidetza hausten duen edozein indarkeriazko ekintza gaitzetsi eta arbuiatzen du. Era berean, gure gizartean desagerrarazi behar ditugun jarrerak inork justifika ez ditzan edo garrantzia kendu diezaion denok lanean jarraitu behar dugula uste du.

Hondarribiko Udalak espazio seguruak hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du, erasorik gabeko hiri batean pertsona guztiak aske eta errespetatuta senti daitezen.

Aurrekoa kontuan hartuta, Hondarribiko herritarrei dei egiten diegu gaur eraso honen aurka agertzeko, Udalak, ostegunean, urriaren 19an, arratsaldeko 7etan Martxoak 8 plazan deitutako elkarretaratzera joanda.