Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Elkarrizketaren kulturaren garrantzia gogoratzeko Udalean ordezkatutako alderdien adierazpena

2022-05-11
Hondarribiko Udala osatzen dugun alderdi guztiok (EAJ-PNV, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDU) gogorarazi nahi dugu garrantzitsua dela udalerrian elkarbizitza sustatzea eta elkarguneak bultzatzen jarraitzea.

Hondarribiko Udala osatzen dugun alderdi guztiok (EAJ-PNV, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDU) gogorarazi nahi dugu garrantzitsua dela udalerrian elkarbizitza sustatzea eta elkarguneak bultzatzen jarraitzea. Jenny Pearce-n bisitak, Hondarribian aspalditik laguntzen dabilen bakearen antropologoak, elkarrizketaren kulturaren garrantzia defendatzera gonbidatzen gaitu berriro.

Helburu honekin lanean jarraitzen dugu Alardearen inguruko elkarrizketa laguntzen duten agertokiak bultzatzen. Beste behin ere eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzen duten eragile guztiei, lehenago egin genuen bezala, egindako ahaleginengatik. Udala osatzen dugun alderdiak ziur gaude bide hori dela jarraitu beharrekoa.

2022 honetan ez dakigu pandemiaren aurretik ezagutu genituen jaiak bezalakoak egin ahal izango diren, baina sinetsita gaude ospakizunak egiteko urratsak eman behar ditugula, erantzukizuna eta herritar guztien aniztasunaren errespetua oinarri hartuta. Horretarako, beharrezkoa da gure hirian benetako elkarrizketa-kultura sustatzeko apustua egiten jarraitzea.