Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Elkarretaratzea Anna eta Olivia txikien gertaera krudela kondenatzeko

2021-06-14
Hondarribiko Udalak bat egin du EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak deituta, Anna eta Olivia txikien gertaera krudela kondenatu eta gaitzesteko elkarretaratzearekin

Hondarribiko Udalak bat egin du EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak deituta, Anna eta Olivia txikien gertaera krudela kondenatu eta gaitzesteko elkarretaratzearekin.

Era berean, elkartasuna adierazi nahi die familiari eta hurbileko pertsonei, bai eta indarkeria matxistaren biktima guztiei ere.

Heriotzek  emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dute erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (bikarioa, psikologikoa, ekonomikoa,  fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.