Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Eliz musika zikloaren 39. edizioa datozen bi asteburuetan Hondarribian

2023-03-20
Datozen bi asteburutan, Hondarribiko Eliz Musikaldiak izango dugu 39. urtez. Euskadiko Eliz musika ziklo beteranoena da, eta Euskal Herri mailan maila gorenean dagoen zikloa da. Hondarribiko Eskifaia Abesbatzak antolatzen du, Hondarribiko Elizaren eta Udalaren laguntzarekin.

Datozen bi asteburutan, Hondarribiko Eliz Musikaldiak izango dugu 39. urtez. Euskadiko Eliz musika ziklo beteranoena da, eta Euskal Herri mailan maila gorenean dagoen zikloa da. Hondarribiko Eskifaia Abesbatzak antolatzen du, Hondarribiko Elizaren eta Udalaren laguntzarekin. Aurkezpena gaur egin da Eliz Nagusian, eta han izan dira Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia, eta Juan Ignacio Aristizabal, Anatxo Guezala eta Gorka Aierbe elkarteko ordezkari modura.

Juan Luis Silanes zinegotziak eskerrak eman dizkio “Eskifaiari 39. urtez kalitate honetako ziklo bat egiteko gaitasuna kontutan hartzeko zerbait da. Lan asko dago atzetik, eta horregatik dei egin nahiko nieke herritarrei eta kanpokoei ere, hurbil daitezen eliz musika bikainaz gozatzeko aukera paregabea da eta”.

Kontzertu denak Alde Zaharreko Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Elizan izango dira, arratsaldeko 20:00etan eta doainik. Martxoaren 25 eta 26an, eta apirilaren 1 eta 2an izango dira.

“Lehen asteburuan, larunbatean Astigarrako ‘Eragiyok’ gizonezko abesbatza, eta Angeluko ‘Ascèse’ abesbatzaren  txanda izango da” esan du Anatxo Guezalak.

Bigarren asteburuan, beste bi kontzertu izango ditugu Parrokian. Larunbata 1ean, Iruñako ‘Barañain’ korua etorriko da eta zikloa isteko, igandean lehenik Xatz Abesbatza hasiko da eta amaitzeko Eskifaia Abesbatzak bere emanaldia eskainiko du.

“Hondarribiko Udalari eskerrak eman nahi dizkiot bere jarreragatik eta beti laguntzeko prest dagoelako. Gauza bera ere Parrokiari, kontzertuetarako eta entseguak egiteko ematen dizkigun erreztasunengatik. Azkenik, Laboral Kutxari ere aurten eman digun laguntzagatik eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioari ere” gehitu du Aristizabalek.