Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Elhuyar Fundazioaren esperimentu zientifikoek osatuko dute, Gabonetan, 8 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitaraua

2025-11-25
Abendu honetan, Elhuyar Fundazioaren zientzia tailerrak lehen aldiz iritsiko dira Hondarribira, eta jarraipena emango diote neguko eta udaberriko oporraldietan (Gabonak eta Aste Santua) 8 eta 13 urte bitarteko haur eta nerabeei eskaintzen zaien egitarau bereziari.

Abendu honetan, Elhuyar Fundazioaren zientzia tailerrak lehen aldiz iritsiko dira Hondarribira, eta jarraipena emango diote neguko eta udaberriko oporraldietan (Gabonak eta Aste Santua) 8 eta 13 urte bitarteko haur eta nerabeei eskaintzen zaien egitarau bereziari.

GazteTEK programak — STEAM gaitasunen garapenean ardaztua, eta Bidasoa Bizirikekin elkarlanean antolatua— bi jardunaldi eskainiko ditu abenduaren 29an eta 30ean, zientzialariek gidatutako esperimentazio-tailerrekin. Bi goizetan banatuta, lau tailer izango dira guztira: esperimentu likatsuak, ingeniaritza, argiarekin jolasean eta biologia.

Lupe Queirugak, hezkuntza eta gazteria arloko zinegotziak, zientziaren presentziaren garrantzia nabarmendu du udal-programazioan: “Urrats garrantzitsua da Elhuyar bezalako erakunde erreferentzial batek gidatutako tailer zientifikoak txertatzea. Zientzia ez da ezagutza-multzo hutsa: mundua begiratzeko, galderak egiteko eta erantzunak bilatzeko modu bat da. Gure helburua da parte-hartzaile bakoitzak bere jakin-mina pizten duen arloa aurkitzea.”.

GazteTEK programak bat egingo du Izan Arrantzale Hondarribian ekimenarekin, Kofradia Itsas-Etxeak sustatzen duen eta Hondarribian urtebete beteko duen proiektuarekin. Itsasoaren eta arrantzaren mundua ikuspuntu praktikotik zein zientifikotik lantzen dituen programa honek plaza guztiak bete ditu aurreko bi edizioetan (2024ko Gabonak eta 2025eko Aste Santua), eta hori dela eta, udal-eskaintzan izango da aurten ere.

Horrela, 2025–2026 ikasturtean, 8 eta 13 urte bitarteko haur eta gaztetxoek aukera izango dute zientziara, teknologiara eta itsas mundura gerturatzeko, praktika bidez eta esperimentazioaren bitartez. Aurreko urteetan bezala, jarduerak doakoak izango dira. Beharrezkoa izango da izena ematea, plaza kopurua mugatua baita. 

GazteTEK: ia hamarkada bat STEAM gaitasunak gaztetxoei hurbiltzen

2017an sortu, eta Bidasoa Bizirikekin elkarlanean antolatuta, GazteTEK udal-programak bere bederatzigarren edizioa beteko du 2025eko abenduan.
Programa 8 eta 13 urte bitarteko gazteei STEAM gaitasunak (Science, Technology, Engineering, Arts, Mathematics) lantzeko jarduerak eskaintzeko sortu zen. Dinamika horietan, parte-hartzaileek beren sormena aplikatu behar dute zientzian, teknologian, ingeniaritzan, matematiketan eta arteetan oinarritutako erronkak konpontzeko. Esperientzia horiek pentsamendu kritikoa eta arazoak konpontzeko gaitasuna garatzen laguntzen dute, jarrera ekintzaileak sustatuz eta gizarte-trebetasunak indartuz.

2017 eta 2023 artean, jarduera teknologikoen ardatzean garatu dira: edukien sorkuntza ikus-entzunezkoak, bideojokoen diseinua, 3D unibertsoa, programazioa, robotika-eraikuntza eta droneen maneiuak, besteak beste. 2024ko Gabonetan, jardunaldi teknologikoaz gain, Izan Arrantzale Hondarribian programa gehitu zen, eta baita ura eta ozeanoak ardatz zituen esperimentazio-tailer bat ere, Zientzopolis enpresa espezializatuarekin elkarlanean. Esperientzia oso arrakastatsua izan zen; itsas ingurua eta esperimentu zientifikoak gazteen eta familien artean oso harrera ona izan zuten.

Horregatik, 2025–2026 ikasturterako, programak aurrera egin eta aukera berriak arakatzeko asmoz, arlo zientifikoan sakontzeko apustua egin da. Horrela, parte-hartzaileek STEAM gaitasunak unibertso zabalean eta aberatsean barrena bidaiatzeko esperientzia berriak izango dituzte.

Izen-emateak: Izan Arrantzale Hondarribian + GazteTEK 

  • Norentzat: 8–13 urte bitarteko gazteentzat
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Prezioa: doan
  • Izena emateko azken eguna: abenduaren 1a

Non eman izena:

Iraupena (2 egun / programa):

  • Izan Arrantzale Hondarribian: abenduaren 22 eta 23
  • GazteTEK: abenduaren 29 eta 30

Bi programetan izena eman ahal izango da, lehentasunezkoa zein den adierazita. Plazak gainditzen badira, zozketak soilik lehentasunezkotzat markatutako eskaerak hartuko ditu kontuan. Halaber, parekidetasun-irizpidea aplikatuko da, eta Hondarribian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna.