Aplikazio habiaratuak
Menu Mugitzenarida
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Donostia kalearen lehen zatia itxita asfaltatze lanak egiteko

Donostia kalearen lehen zatia, haseratik Madalen karrikako eskilara mekanikoak arte, itxita dago gaurtik ostiralerarte, asfaltatze lanak egiteko. Asteburuan berriz ere ireki egingo da eta astelehenean margoketa lanak burutuko dira.
“Girizi kaletik igo ahal izango da handik Masti kalera heltzeko. Nestor Basterretxea eta Sokoa ingurutik datozenek kontutan hartu beharko dute kalea moztuta egongo dela eskilara mekanikoen inguruan”.
Gogoratu behar da proiektua ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ programaren barnean dagoela, Hondarribiarentzat mugikortasun justuagoa, iraunkorragoa eta seguruagoa helburu duena, erabiltzen den garraiobidea edozein dela ere.