Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Mugikortasun ordenantza onartu zuen plenoak EAJ eta PSE-ren aldeko bozkekin

Atzo arratsaldez Ezohiko Udalbatza burutu zen Udaleko Areto Nagusian.

2021·07·30

Atzo arratsaldez Ezohiko Udalbatza burutu zen Udaleko Areto Nagusian. Ia bi ordu t’erdiz luzatu zen, eta besteak beste, aurrera atera zen Hondarribiko Mugikortasun Ordenantza, EAJ eta PSE-EErekin aldeko bozkekin, eta ABOTSANITZ zein EH BILDUren abstentzioarekin. 17 zinegotzitik 14k parte hartu zuten bilkuran.

Mugikortasun Ordenantza onartzeko proposamena ezinbestea da Hondarribian” azaldu zuen Juan Luis Silanes zinegotziak. "Hilabeteak daramatzagu proiektu honekin lanean. Mugikortasun Mahaian 2020ko irailean aurkeztu genuen, hainbat hobekuntza eta ekarpen jaso ziren bertan, eta gero, urte bereko abenduan lehen zirriborroa aurkeztu zen. Gaur onartzen bada, 30 egunez esposizio publikoan egon beharko da”.

Mugikortasunari lotuta hainbat ekimen jarri ditugu abian, lan handia egiten ari da, eta bere emaitzak ematen ere. ‘Hondarribia Mugitzen Ari da’, ‘Mugi Zaitez’, ‘Hondarribia 30’, ‘Talaia Alai’ eta Bitoriano Juaristi kalean ikastetxeetan egindako proiektuak… Denek helburu bera dute, mugikortasun iraunkorraren alde egitea, bide segurtasuna areagotzea, ingurumenarekiko errespetua eta pertsona guztien joan etorriak bermatzea, besteak beste

ABOTSANITZek abstentzioa erabaki zuen, esanez “gai interesgarria da, baina dudak sortzen dizkigu, beldur gara ia soilik publizitatea ote den edo ez”.

PSE-EEk alde bozkatu zuen, “segurtasun aldetik eta mugikortasun jasangarriaren ikuspegitik asko irabaziko dugulako”.

EH BILDUk abstentzioa erabaki zuen, “eskertzen dugu zinegotzi eta teknikariek lan handia egin dutelako, baina adibidez deskarbonizazioaren inguruan ez da aipamenik egiten”.

EAJ, ABOTSANITZ eta PSE-EEren aldeko botoekin, eta EH BILDUren abstentzioarekin onartu zen ere Amuteko Kaputxinoen Elizaren aurrean dagoen plazari ‘Anttoni Etxeberria Mendizabal plaza’ deitzea.

Ondoren, ahobatez onartu zen Taupadak Gobernuz Kanpoko Elkartearekin San Ignacio de Moxosen covid-19aren ondorioei aurre egiteko 1500 euroko laguntza bat onartzea ere.

2020. urteko Kontu Orokorra onartu zen ere, EAJren aldeko botoekin, PSE-EE eta EH BILDUren abstentzioarekin eta ABOTSANITZen aurkako botoarekin. Zortzigarren puntuan Udaleko eraikinen garbiketa pleguen onarpen proposamena aurrera atera zen, EAJ eta PSE-EEren baiezkoarekin, ABOTSANITZen ezezkoarekin eta EH BILDUren abstentzioarekin.