Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ekitaldi ugari antolatu dira Euskal Liburu eta Diskaren Azokaren astea dela eta

2023-12-15

XXIX. Euskal Liburu eta Disko Azokaren astearekin batera, Hondarribiko Udaleko zenbait departamenturen lankidetzarekin, ekitaldi sorta antolatu da datozen egunetarako. Aurkezpena gaur egin da, gaurtik igandera Arrantzale Auzoan zabalik egongo den azokan bertan, eta han izan dira Ortzi Alonso Udaleko Euskara eta Kultura zinegotzia, Kote Guevara udal liburuzaina, Karmelo Goikoetxea Euskara Teknikaria eta Maddi Carton Kultura, Turismo eta Merkataritza teknikaria.

Ortzi Alonso zinegotziak hartu du hitza. “Euskal Liburu eta Disko Azokaren harira, Udalean, eta hainbat eragilerekin batera, ekintza sorta antolatu dugu, eta dena batera aurkeztu nahi izan dugu, pentsatzen baitugu hiritarraren interesekoak direla denak eta bateratu egin behar ditugula.

Eskerrak eman nahi dizkiet udal teknikariei egin duten koordinazio lanarengatik. Denon helburua euskara eta oro har kultura sustatzea da, eta horretan jarraituko dugun uste osoan nago” zehaztu du Alonsok.