Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea EKIOLA proiektuaren inguruan lan bilera egin du Udal Gobernu Taldeak

2021-07-16
Udalerrietan energia fotoboltaikoa sortzeko herritarren kooperatibak abian jartzeko iniziatiba da Ekiola

Udaletxeko Areto Nagusian bilera egin berri da, EKIOLA ekimena aurkezteko helburuarekin.

Hitzorduan Udal Gobernutik Txomin Sagarzazu Alkatea, eta Juan Luis Silanes (Ingurumena), Gonzalo Carrion (Obra eta Zerbitzuak) eta Arantzazu Rojo zinegotziak egon dira, Energiako Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari den Iñigo Ansola, eta KREAN enpresako Asier Etxabe eta Amagoia Barandiaran.

“EKIOLA udalerrietan energia fotoboltaikoa sortzeko herritarren kooperatibak abian jartzeko ekimena da. 2030 Agendaren ataletako bat energia berriztagarriei dagokie, hain zuzen ere, energia berriztagarriak sortzeko herritarrok ditugun aukerei dagokie” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Bilerako aurkezpenaren ondoren, udal gobernua gaia lantzen hasi da eta beste udal taldeekin partekatuko dugu gaur egun eta etorkizunean horren axola handia hartuko duen aldaketa klimatikoaren aurkako neurri jasangarri honen aldeko lanketa”.