Aplikazio habiaratuak
Menu aviso obras
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Ekainaren 8tik aurrera, murrizketak Foru kalean

Pasaia kalean egiten ari diren berrurbanizazio lanen ondorioz, Foru kalea aldi baterako itxi beharko da trafikoarentzat, Nestor Basterretxea biribilgunetik hasi eta Donostia kaleko bidegurutzeraino.
Trafiko mozketa ekainaren 8tik aurrera egingo da, eta aurreikuspenen arabera bi asteko iraupena izango du. Denbora horretan, Foru kaleko bizilagunen eta autobusen zirkulazioa baimenduta egongo da, eta joan-etorriak semaforoen bidez arautuko dira. Gainerako ibilgailuak Donostia eta Nestor Basterretxea kaleetatik desbideratuko dira. Mozketak Donostia kaletik Foru kalerantz doan trafikoari ere eragingo dio.
Halaber, obrak behar bezala gauzatu ahal izateko eta autobusen joan-etorria bermatzeko, Foru kalean aparkatuta dauden ibilgailuak kendu beharko dira. Hori dela eta, ekainaren 7tik, 08:00etatik aurrera, debekatuta egongo da bertan aparkatzea.