Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Egiluze ikastetxearen inguruko bide-segurtasuna indartu du Udalak semaforo eta seinaleztapen berriarekin

2026-07-23
Hondarribiko Udalak Egiluze ikastetxearen inguruan bide-segurtasuna hobetzeko hainbat esku-hartze egin ditu, ikastetxeko sarrera-irteeretan ikasleek, familiek eta oinezkoek egiten dituzten joan-etorriak seguruagoak izan daitezen.

Hondarribiko Udalak Egiluze ikastetxearen inguruan bide-segurtasuna hobetzeko hainbat esku-hartze egin ditu, ikastetxeko sarrera-irteeretan ikasleek, familiek eta oinezkoek egiten dituzten joan-etorriak seguruagoak izan daitezen. 

Eskola-inguruneak seguruagoak egiteko helburuarekin, Hondarribiko Udalak Egiluzeko plataformaren eredua udalerriko gainerako ikastetxeetara zabaldu du azken hilabeteotan. Estitxu Urtizberea zinegotziak nabarmendu du plataformak gorriz margotzeari eta lurreko piktograma bidezko seinaleztapenari esker “emaitza positiboak” izan direla. 

Hala ere, Egiluze ikastetxearen kasuak neurri osagarriak eskatzen zituen. Izan ere, herriko sarrera nagusietako batean dago kokatuta, zirkulazio-fluxu handiko gunea da eta ibilgailuak, sarritan, abiadura handian igarotzen dira.  

Egoera honek eskola-komunitatean eta inguruko bizilagunen artean sotzen zuen kezka kontuan hartuta,  ikastetxearen aurreko plataforman piktogramak eta zebrabidea margotu dira, eta semaforoak ere instalatu dira, oinezkoen eta, bereziki, eskolara doazen adingabeen segurtasuna indartzeko.  

Urtizbereak zinegotziak azaldu duenez, "eskola-inguruetako segurtasuna lehentasunezkoa da Udalarentzat. Aurretik ere hainbat neurri hartu genituen, baina ikusi dugu beharrezkoa zela beste urrats bat ematea. Horregatik, seinaleztapena indartu dugu lurreko piktogramekin eta zebrabide zabalarekin, eta semaforo berriek ere haurren segurtasuna hobetzen lagunduko dugula espero dugu".

Urtizbereak azpimarratu du azpiegiturak funtsezkoak diren arren, bide-segurtasuna guztion ardura dela: "Udalak beharrezko baliabideak jartzen ditu, baina gidariek abiadura egokitu eta zirkulazio-arauak errespetatzen dituztenean bakarrik lortuko dugu benetan eskola-ingurune seguru bat".

Hondarribiko Udalak, azkenik, dei egin die gidari guztiei eskola-inguruneetan arreta bereziaz gida dezaten, abiadura-mugak zorrotz errespeta ditzaten eta oinezkoei lehentasuna eman diezaieten. Udalak lanean jarraituko du herritarren, eta, bereziki, haurren eguneroko joan-etorriak ahalik eta seguruenak izan daitezen.