Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea EDARI ESTIMULATZAILEEN KONTSUMOA MAHAI GAINEAN

2025-07-30
Hondarribia aldizkaritik ekarritako berria. Egilea: Aitor Azkonobieta

Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuan arduratuta daude edari estimulatzaileen kontsumoaren gorakadaren aurrean. Azken urteetan asko hazi da eta osasun-arloko profesionalak ere kezkatuta daude albo kalteekin, “energia eman baino, nerbio sistema estimulatzen dutelako, garunaren abiadura bizkortuz”.

Prebentzio Komunitarioko hezitzaileek ikasturtean gaia landu dute, baina ezinbestekotzat jo dute helduak informatuta egotea. Edari hauek funtsean, ur karbonatoz osatuta daude eta hainbat osagai gehitzen zaizkie: kafeina, azukrea, taurina, guarana, ginseng eta glucuronolactona... Nabarmenenak kafeina eta azukrea dira; lata bat edatea, hiru kafe edota 15-30 azukre-koxkor hartzearen baliokidea da. Gainera, kafeina naturalki duten beste konposatu batzuekin nahasten da, kafeina kopurua nabarmen handituz. 

Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziak (AESAN) ohartarazi duenez, osagai hauek dituzten printzipio aktiboen baturak elkarreragina sortu eta albo-kalteak utz ditzakete, besteak beste, insomnioa, goragalea, takikardia edo beherakoa.

Haur eta nerabeen kasuan, ondorio negatiboak areagotzeko arriskua handiagoa da, osasun fisikoan eta baina emozionalean ere, “garuna eta gorputza garapen fasean egonik oztopoak eragiten dituztelako”. Horietako batzuk zerrendatu dituzte: loaren alterazioa, presio arterialaren igoera, takikardia, digestio arazoak, deshidratazioa. Horiez gain, urduritasuna sor dezaketela ohartarazi dute, “arreta mantentzeko zailtasunak sortuz eta eskola-errendimendua gutxituz”.

Drogen eta Adikzioen Espainiako Behatokiak 2023an egindako ikerketen arabera, 2021 urteko datuekin alderatuta igo egin da alkoholarekin nahastutako edari estimulatzaileen kontsumoa, eta, Euskal Herrian, kontsumo-datu altuenetarikoak antzeman dira. Osasun arloko profesionalen artean edari hauek alkoholarekin nahasteak kezka sortu du eta Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzutik nahasketaren arriskua azpimarratu dute, “destilatuak eta edari estimulatzaileen nahasketak intoxikazio etilikoaren pertzepzioa gutxitu egiten duelako”.

Egungo errealitatea zein den ikusita, Prebentzio Komunitarioko teknikariek gaia mahai gainean jarri eta hausnarketarako gonbitea luzatu nahi dute.