Aplikazio habiaratuak
Menu aviso obras
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Donibane Lohizune–Hondarribia maratoi erdia
Juan Miguel Imaz
Orain dela 1 Hilabetea aldatuta.
2025-10-23
Oharra

Igande honetan, urriaren 26an, Donibane Lohizune–Hondarribia maratoi erdia jokatuko da.
Lasterketa 10:00etan abiatuko da, eta Arma Plazan izango dute helmuga korrikalariek.
Hori dela eta:
- Kale Nagusia itxita egongo da, eta Alde Zaharretik irteteko Denda Kalea edo Juan Laborda kalea erabili beharko dira.
- Larunbatean, Bernat Etxepare eta Sabin Arana kaleetan ezingo da aparkatu, korrikalarientzako autobusak iritsi ahal izateko. Era berean, larrialdietarako eta antolatzaileentzako lekua gordeko da Egiluze Ikastetxearen inguruan, eta ezin izango da aparkatu Zumardian.