Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Bidasoa ESIren Zainketa Aringarrien VII. Jardunaldia

Emanaldia: "Dolu".
calendarioNOIZ Maiatzaren 25a • 17:00
Euskaraldia
idiomaHIZKUNTZA Euskara
entradasSARRERAK Doan

Gure gizartean, Tabu den gai bat ukitzera goaz: heriotza, galera eta honekin batera, heriotzaren ondorengo dolua.

Sortzaile desberdinok elkartuz, geure esperientziari jarraiki, horixe egin nahi dugu emanaldi honen bidez, honako gai potolo hau sentiberatasunetik eta samurtasunetik ukitu, arlo estetikoa, afektiboa eta emotiboa azaleratzeko, horrek entzulego-ikuslegoaren barrua, sarri zabartua eta mindua, hunkiarazteko eta samin sumina arintzeko.

Arte-diziplina ezberdin aurkezten zaizkigu, helburu bakarra: dolua eta heriotzaren inguruko gaia normaltasun osoz plazaratzea, jendeari hausnartzeko, sentitzeko eta bere zama konprenituz arintzeko gune egoki bat aurkeztea.

Hauxe da gure nahia eta baita isilean beraien sufrimendua lotsa balitz bezala jasaten ari den pertsona askorena ere. Geuk apostu egin nahi dugu sentikortasunaren alde, hauxe baita gure ustez arreta eta onarpenarekin batera, dolua eramangarriago eta jasangarriago emateko modua.


Bi sortzailek esku hartuko dute doluaren inguruko esperientzia sakona eta sentikorra plazaratzeko:

  • Pello Ramirez, musikaria.
  • Andoni Salamero, olerkaria