Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Denen arteko adostasunarekin onartu zen Talaia Ikastetxean egin beharreko lanei bonifikazioa ematea

Atzo arratsaldez Areto Nagusian urteko azken Osoko Bilkura egin zen. Eguneko Aztergaian puntu bat zegoen bakarrik, eta jarraian hainbat mozio jorratu ziren.
Puntu bakarra guztion arteko adostasunarekin atera zen aurrera. CEIP TALAIA HLHI ikastetxeko obrak direla-eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren %95eko hobaria aplikatzeko interes orokorreko obra aitortzeko proposamena onartu egin zen.
Bost mozio onartu ziren
Lehena, Mendelu-Zaharra Elkarteak aurkeztutakoa, Hondarribia eta Irungo Udalen arteko lan-mahai bat sortzea auzoak bizi dituen arazoei aurre egiteko. Elkarteko ordezkariak Plenoan izan ziren bere proposamena irakurtzeko, eta alderdi guztiei bere jarreragatik eskerrak emateko.
Aurrera atera zen ere ABOTSANITZ alderdiak aurkeztutakoa, Arrantzale auzoa eta Santa Maria Madalena inguruan bizikidetza arazoei irtenbidea bilatzeko proposamena.
Onartu egin zen ere ABOTSANITZek aurkeztuta, Udala Amnesty International erakundeak martxan duen “Protect the Protest” (protesta babestu) kanpainarekin bat egin dezala. ABOTSANITZ, PSE eta EH BILDU alde agertu ziren, eta EAJk abstentzioa eman zuen.
EH BILDUk aurkeztuta, denek aldeko bozkarekin onartu zen Kai Berrian Portu Zuzendaritzari bankuak kentzeko hartutako erabakia berriro aztertzea eskatzea, eta emandako arrazoiak baloratzea bankuak berriro jartzeko helburuarekin.
Aprobatu zen azken mozioa, EAJk aurkeztuta, Eider Mendoza eta bere familiari babesa eta gertutasuna adieraztea azken egunotan jazotako gertakariak direla eta. Baita mehatxua oinarri duten ekintzak gaitzesten direla eta bizi garen sistema demokratikoan lekurik ez dutela. EAJk eta PSE-k alde bozkatu zuten, eta ABOTSANITZ zein EH BILDU abstenitu egin ziren.