Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Denda kaleko Danontzat Gastrotekak eta 'Delicias del bufón' pintxoak ordezkatuko dute Hondarribia urrian Almazan-en egingo den Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan

2025-06-04
Danontzat Gastrotekak eta “Delicias del bufón‘’ pintxoak ordezkatuko dute Hondarribia Almazanen urrian egingo den Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan. Hala eman da aditzera gaur Udaletxeko Areto Nagusian egin den ekitaldian. ‘Herritarren Saria’ aldiz MIKA jatetxea eta “Mar de Sabor” pintxoarentzat izan da.

“Pozik gaude jende askok parte hartu duelako. Partehartzea nabari handitu da, iazko datuekin konparatzen %65 hain zuzen. Gainera, pintxoak dastatu dituztenen %60 hondarribiarra da eta horrek oraindik balio gehiago ematen dio lehiaketari.

Maila altuko pintxoak egin dira, hala esan digute epaimahaia osatu dutenek. Hala, Gorka Irisarri izango da Soriako Almazanen Erdi Aroko pintxoekin egiten den lan bikaina erakutsi ahal izango duena” zehaztu du Estitxu Urtizberea zinegotziak.

Epaimahaiaren izenean Gorka Txapartegik eta Leire Etxaidek hartu dute hitza. “Sekulako maila izan du aurtengo lehiaketak. Erabakia hartzea asko kosta zaigu, eta azken momenturarte hiru lehia bizian aritu dira.

Sektorea oso bizirik dagoela ikusten da eta hori oso berri ona da. Gainera, parte hartzaileak Portukoak eta Alde Zaharrekoak izatea kalitatea ongi banatuta dagoela esaten digu”.