Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea EAJ-PNV, ABOTSANITZ eta EH BILDUk bat egin dute Euskalduna Jauregiko adierazpenarekin

2021-04-29
2020ko abenduaren lzan, EAJ-PNV, EH-Bildu, Elkarrekin-Podemos alderdiek eta ELA, LAB, UGT, CCOO, STEE, ESK, Hiru, Etxalde, EHNE, CGT eta CNT sindikatuek adierazpen solemne bat aurkeztu genuen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztiei helarazteko konpromisoa hartu genuen.

Gure hitzari leial izanik, guk Hondarribiko Udaleko ordezkariok (EAJ, ABOTSANITZ eta EH BILDU), adierazpen hau sinatu nahi dugu gaur gure udalerriko herritarren aurrean.

EAJ-PNV, EH-Bildu, Elkarrekin-Podemos, ELA, LAB, UGT, CCOO, STEE, ESK, Hiru, Etxalde, EHNE, CGT eta CNT-Ten ADIERAZPENA

Gaur gure udalerriko hiritarren aurrean aurkezten garen alderdi politikok pertsona euskaldun presoei Espainiako Gobernuak aplikatzen dizkien politikei buruzko gure azterketa eta balioes pena ezagutarazi nahi dizkiegu Espainiako Gobernuari eta euskal zetn nafar iritzi publikoari.

Sinatzen dugun alderdiok, euskal erakunde gehienetan eta sindikatu gehienekin askotan adostu ditugun adierazpenetan honako hau eskatu izan dugu: "Espetxeetako Lege Orokorrak aurreikusten duena bete dodila, askatasunaz gabetzen duten zigorrak bete daitezen norbere ingurunetik deserrotu gabe, bírgizarterotzeoren printzipioek adierazten duten moduan. Zentzu honetan, 2011. urteon ETAk jarduero ormatua utzi zuenean irekitako denboraldi berriaren barruan honako hau adierazten dute: beharcezkoa dela beste espetxe politika bal presoek beren gizarte eta familiako erroak dituzten lekuetatik urcun zigorrak bete beharra ekidingo dueno. Politika berri horrek presoak bere familiar ekin harremanak izatea erraztuko du eta adintxikiko seme-alaben ongizateari begiratuko dio, gurasoek haiekin egoteko duten eskubidea defendotuz".

Covid-19ak eta konfinamenduak pandemia honek espetxeratuentzat dituen ondorioei buruzko eztabaida ireki dute. Hilabete hauetan ugariak izan dira erakunde politiko eta sozialen ekimenah nazioarteko erakundeen gomendioak jarraituz, Europatik, Madriletik, Gasteizetik eta Iruñetik eskaera hau egin dutenak: dagokien agintariek har ditzatela neurri espezifikoak pertsona presoei begira, haien osasun eta segurtasun baldintzak hobe daitezen eta hobera egin dezaten osasun krisialdiaren ondorioek bereziki ukitu dituzten legedi juridikoko eskubideek ere.

Zentzu honetan, bereziki garrantzitsua jotzen dugu 2020ko apirilaren 27ko Eusko Jaurlaritzaren proposamena, honako hau baieztatzen duena: "Espetxeetako Lege Organiko Orokorcaren 72.L artikuluaren orabera, Covid 19 izurritearen ondorioen testuinguruan eta ososun publikoa prebenitu eta babesteko helburuarekin, egitasmo orokor bat artikulatu behar da espetxeratu guztíak preso bakoitzaren familia ingurunetik hurbilen dauden espetxeetara hurbilduak izan doitezen"

Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteak bakearen eta bizikidetzaren aldeko apustu garbia egin du. Hainbat modutako eta etengabeko eskaerak egin ditu, iraganeko logiken araberako espetxe politika behin betirako gainditu dadin.

Ondorioz, honako hau adierazi nahi dugu:

  1. 2011tik irekita dagoen errealitateari jarraiki, Espainiako Gobernuari helarazten diogu Euskadiko Autonomia Erkidegoko gizartearen eta adierazpen honen sinatzaileen sostengu osoa, pertsona euskaldun presoei legedi arrunt soila eta espetxe politika normalizatu bat aplikatzeko beharrezkoak diren urratsak ematea erabakitzen badu, aldatzear dugun iraganeko logiken araberako legedian oinarritutako egoera behin betiko gaindituz.
  2. Espetxeetako Lege Orokorrean aurreikusitakoa betetzea eskatzen dugu berriro ere, askatasunaz gabetzen duten zigorrak betetzean deserrotzerik gerta ez dadin. Askatasunaz gabetzen duten zigorrak familia eta gizarte sustraiak dituzten lekuetatik urrun betetzea ekidingo duen espetxe politika bat ezinbestekoa jotzen dugu.
  3. Premiazkotzat jotzen dugu egungo urruntze politikari amaiera ematea eta Covid-19aren egungo testuinguruan gure sostengua adierazten diegu honako egitasmo hau artikulatzera zuzendutako proposamen guztiei: espetxeratu guztiak orokorrean eta pertsona preso bakoitza, partikularrean, hurbil ditzatela beren familia ingurunetik hurbilen dauden espetxeetara. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan Martutene, Basauri eta Zaballako espetxeetan birkokatzea dakar neurri horrek.
  4. Helburu hau betetzeak modu erabakigarrian esku hartuko luke euskal gizartean eta politikan iraganarekin lotutako etapa bat ixten eta aukera emango luke, biktima guztiak oroituz, bizikidetza demokratikoan ardaztutako orainaldiko eta etorkizuneko denboraldi berri bat eraikitzen.

Akordio hau Etxerat elkarteari helaraztea, konpromiso hau gizarteratzeko eta ezagutarazteko.

Amaitzeko, egoera hau jasaten ari diren pertsona presoen senitarteko eta adiskideei ezagutarazi nahiko genieke hartua dugun konpromisoa, aipatu helburua lortzen laguntzeko beharrezkoak diren urratsak ematekoa.