Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Cosas de Alde Zaharra 36. Zkia

"Pedro Antonio de Zuloaga eta baztangen inokulazioa" izeneko COSAS DE ALDE ZAHARRA aldizkariaren 36. zenbakia eskuragarri dago. Gaur egungo egoerarekin lotura handia duen gaia da, baina Hondarribian 1791n gertatu zen gai hau ikertzen hasi zirenean, inoiz ez genuen uste garai honetan askok txertoa jasoko genuenik.
Baztanga da aurre egin behar izan diogun gaixotasunik hilgarriena, 300 milioi pertsona baino gehiagoren heriotza eragin duena. Gaixotasun biriko oso kutsakorra da eta uste da duela 3.000 urte baino gehiago agertu zela lehen aldiz Egipton. Agerraldi epidemiko haiek Europara igaro ziren Iberiar Penintsulako musulmanen inbasioarekin, eta, ondoren, kontinente berriraino iritsi ziren Hernán Cortes itsasontzietan.