Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Egun bat txirrindulari baten azalean

Garraio publikoa "Mugikortasun Iraunkorra" izenekoaren zutabe nagusietako bat da. Baina garraio kolektiboaz gain, badira beste garraio-modalitate batzuk ere, hala nola oinezko edo batere kutsatzen ez duten ibilgailuen bidezko joan-etorriak, funtsezkoak direnak mugikortasun berdeagoa, irisgarriagoa, seguruagoa eta, azken batean, iraunkorragoa lortzeko trantsizioan.
Premisa hau gogoan izanda, joan den irailaren 18an, jarduera bat antolatu zen Hondarribitik igarotzen diren autobus-lineak kudeatzeaz dituen Ekialdebus enpresako autobus-gidari talde handi batekin elkarlanean.
Saioa Udalak antolatu zuen, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioarekin batera, eta goiz eta arratsaldez egin ziren ariketa teoriko eta praktikoak izan zituen, talde txikitan antolatuta.
Kosta kalea aukeratu zen jardueraren zati praktikorako, kale honen ezaugarri bereziak zirela eta. Izan ere, kaleak dituen bizikleta-babeseko bandak erabiliz ibiltzen diren txirrindulariekin batera ibiltzen bait dira ibilgailuak Kosta kalean zehar. Gidariak errepidearen ondoko babes-bandetan kokatu ziren bitartean; 45 eta 50 km/h arteko abiaduran zijoan autobus bat beraien ondotik igaro zen hainbat alditan. Horrela, autobus-gidariek, txirrindulari bihurtuta, ibilgailu handi hauek txirrindularien ondotik igarotzean eragiten duten eragina bertatik bertara esperimentatzeko aukera izan zuten.
Arrakasta handia izan duen jarduera hau Euskadin egiten den lehena izan da, eta oso modu positiboan baloratu dute saioetan parte hartu duten gidariek. Horietako askok horrelako jarduerak "gehiago egin beharko liratekeela" iritzi zioten, eta "errepidea hezkuntzarekin partekatzearen" garrantzia nabarmendu zuten.
Era berean, Biziker mugikortasun-aholkularitzako Ander Irazustak, saio teorikoak zuzentzeaz arduratu zenak, oso balorazio positiboa egin zuen, eta "enpatia funtsezkoa dela errepideak partekatu ahal izateko" nabarmendu zuen. Honetaz gain, mezu bat helarazi nahi izan zien hirian bizikletaz ibiltzen diren pertsonei, autobusek "ikuspenik gabeko angelu asko" dituztela eta "jendeak ez dakiela zer arrisku dakarren honek".
Udalak jarduera oso positiboa izan dela uste du baita ere, eta eskerrak eman nahi izan dizkie gidariei, teknikariei eta ekimen berritzaile hau gauzatzen lagundu duten gainerako erakunde eta pertsonei. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!