Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Constantino Virtoren omenezko erakusketa bihartik maiatzak 23 arte ARMA PLAZAn

ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio puntuko bigarren solairuan erakusketa berezia izango dugu bihartik maiatzak 23 arte. ‘Constantino ezagutzen’, Constantino Virto Olascoaga zenaren omenez antolatua. Aurkezpen ekitaldia gaur goizez burutu da.
Han izan dira, besteak beste Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkate eta ARMA PLAZA Fundazioko patronatoko presidentea, eta omenduaren alabak diren Maite eta Isabel Virto, baita bilobak ere. Patronatoko beste zenbait kide ere bertan izan dira, Juan Luis Silanes, Igor Emparan eta Noemí Odriozola kasu.
“Iaz zendu zen Constantino Virtoren omenez ARMA PLAZA Fundazioak abian jarri du erakusketa eder hau. Fundazioaren laguntzaile izan zen hainbat urtetan. Eskerrak eman nahi dizkiet hau egiteko lanean aritu diren guztiei, bereziki familiari” dio Txomin Sagarzazu Alkateak.
“Eskertu eta publikoki esan nahi dut ere zer nolako lana egin zuen Constantinok bizitza osoan. Hondarribiarra, pertsona kritikoa baina beti aportazio interesgarriak egiten zituen Virtok, eta hemen ikusi besterik ez dugu zer nolakoak izan diren ekarpen horiek. Oso maila altukoak eta alor desberdinetakoak”.
Jakituria eta prezisio handia
“Jakituria handiko gizona, prezisio maila oso garatukoa, oso alor desberdinetan aritu zen, Herritarrak gonbidatu egin nahi ditut bihartik hasi eta maiatzak 23 arte ARMA PLAZAko bigarren solairuan egongo den erakusketa honetara. Pena merezi du”.
Virtoren alabak diren Isabel eta Maitek biziki eskertu dute ekimena. “Oso pozik gaude erakusketa hau antolatu izanagatik. Guretzat aitaren lanak etxean betidanik ikusi izan ditugu, baina hemen dagoen guztia ikusita, ohartzen gara zenbat eta zenbat lan egin zuen. Oso berezia da familiarentzat, eta eskerrak eman nahi dizkiogu Udalari, ARMA PLAZA Fundazioari, baita Iosu Alvarez zinegotziari ere, honen atzetik ibili baita.
Erakusketa egunero 10:00etatik 18:00etara irekita egongo da, eta igandetan 10:00etatik 14:00tara.