Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Agenda
Atzealdea Liburuarekin hitzordua: Berriz zentauro (Katixa Agirre)
- Liburua udal liburutegian eska daiteke.
- Informazioa eta izen-ematea: 943 11 12 85 - liburutegia@hondarribia.eus.
XXI. mendearen erditsuan gaude. Guk ezagutzen dugun mundua aldatu egin da, baina ez asko. Edo bai. Paula Pagaldaik proiektu pedagogikoak sortzen ditu, errealitate birtualaren laguntzaz. Halako baterako inspirazio eta datu bila etorri da Parisera, gaur egun turismoa ia desagerturik dagoen arren. Lehenengo feministatzat hartu ohi den Mary Wollstonecraft idazlearen bizitza eta Frantziako Iraultza ikertzea du helburu. Antizipazio-eleberri bati dagokion moduan, hamaika iradokizun kitzikagarri topatuko du irakurleak gizartearen eta teknologiaren martxari buruz, baina, horrez gain, protagonistaren ibilerek zer pentsatua emango digute beste hainbat gairen gainean: generoen arteko muga zurrunak eta horiek gainditzeko posibilitateak, iraganarekin daukagun harremana, bikote batek irauteko dituen zailtasunak, errebeldiaren eta erosotasunaren arteko oreka zailak? Literaturaren gourmetentzako plazer bat da Katixa Agirreren nobela berri hau, abenturaz eta gogoetaz betea, intelektuala bezain sentsuala.
Katixa Agirre
Euskal idazlea da, ikus-entzunezko komunikazioan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. 'Sua falta zaigu' (2007) eta 'Habitat' (2009) ipuin bildumak eta 'Paularen seigarren atzamarra', 'Ez naiz sirena bat, eta zer?' eta 'Patzikuren problemak' haurrentzako liburuak argitaratu ditu. Diario de Noticias de Álava, Deia, Aizu! eta Argia-n zutabegilea izan da. 2015ean argitaratu zuen bere lehen eleberria, Atertu arte itxaron? (Elkar, 2015), 111 Akademia saria merezi duen road novel.