Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Cimasub: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa

calendarioNOIZ 2024
Apirilaren 11-tik 13-ra
19:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan Aurretik erosketa online
Aurretiko erosketa: Arma Plaza
Leihatilan: Ekitaldia hasi baino 2 ordu lehenago

Aurkezpena

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren helburua itsas hondoa ezagutaraztea eta harenganako maitasuna eta errespetua transmititzea da. Horretarako, urpekaritza erabiltzen du kirol gisa, urpeko irudia teknologia gisa, zinema eta argazkilaritza arte eta kultura gisa, eta itsasoarekiko maitasuna bandera gisa.

Gaur egun, 47 edizioren ondoren, erakunde eta entitate babesle eta laguntzaileen laguntzari esker, CIMASUB planeta osoko itsaspeko zinemaldirik luzeena bihurtu da, eta mundu mailan erreferente. Hori dela eta, aukera paregabea da urpeko irudiaren profesional onenen argazkiez, film laburrez eta dokumentalez gozatzeko, bai kalitateari eta edertasunari dagokienez, bai sentsibilizazioari eta itsasoko ingurumen-hezkuntzari dagokienez.

Apirilaren 11n, 12an eta 13an 19:00etan proiektatuko da doan, 23 laburmetrai eta 3 dokumental ikusteko aukera izango dugu. Hauetan, planetaren itsaspeko paradisu ezberdinekin gozatzeko parada izatearekin batera, gure itsasoek sufritzen duten narriadura azaleratuko dute.

 

Dokumentua deskargatu

Cimasub 2024