Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Cimasub: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa

calendarioNOIZ Martxoaren 23-tik 25-era • 19:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan Aurretik erosketa online
Aurretiko erosketa: Arma Plaza
Leihatilan: Ekitaldia hasi baino 2 ordu lehenago

Itsaspeko zinema-emanaldiak

Martxoaren 23an, 24an eta 25an 19:00etan proiektatuko da doan, 26 laburmetrai eta 4 dokumental ikusteko aukera izango dugu. Hauetan, planetaren itsaspeko paradisu ezberdinekin gozatzeko parada izatearekin batera, gure itsasoek sufritzen duten narriadura azaleratuko dute.

Alde batetik, hurrengo generazioen etorkizuna mehatxatzen duten gizakiaren ekintza eta jarrera desegokiak salatzeko ispilua izango dira, ekosistema osoen hondamendia, biodibertsitatearen suntsipena eta arrantza baliabideen ustiapen jasangaitza bideratzen dituztenak. Bestalde, ikuspuntu baikor baten begiradatik, gure planetan ezkutuan dauden altxorren unibertsoa ezagutzeko aukera izango dugu, bizitza basatiaren garapena bideratzeko osasuntsu mantentzen direnak eta begiztatze soilarekin liluratu eta maitemintzen gaituztenak.

 

Dokumentua deskargatu

Cimasub