Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Emakumeak musikaren industrian: genero arrakalak hausten

Amua in-edit zikloa
calendarioNOIZ Azaroaren 3a • 19:30
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

Musika film laburrei buruzko AMUA IN-EDIT jaialdia Hondarribiko AMUA kultur elkarteak antolatu du, Hondarribiko Udalarekin batera eta Bartzelonan, Madrilen, Europan eta Hego Amerikan egoitza duen In Edit musika jaialdiarekin lankidetzan. Jaialdia film laburren formatuko proiektu zinematografikoei argia ematen saiatzen da, betiere musika ardatz nagusitzat hartuta.

Zentzu honetan, eta jaialdiari begira motorrak berotzeko, azaroaren 3, 10, 17 eta 24an emakumeak musikaren industrian duen paperari buruzko film luzeen ziklo bat programatu dugu. Proiekzioak Denda kaleko Kultur Etxean egingo dira eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte (135 pertsona), aldez aurretik eskatu beharrik gabe. Proiekzioak jatorrizko bertsioan izango dira, azpitituluekin.

 

 

 

Genero-desparekotasunak hautsiz

Urte askotan zehar, gizonak izan dira nagusi musikaren industrian. Emakume artista, ekoizle, konpositore eta banatzaileen ekarpena debaluatua izan da beti, eta askotan, hauek garatutako lana itzalean izkuturik gelditu izan ohi da, bigarren plano batean.

Musika-industriako emakume askok beren gizonezko lankideen errekonozimendu bera lortzeko borrokatu behar izan dute. Nahiz eta emakume sortzaileen musikaren mundurako sarbidea aldatzen ari den, egunez egun bultzada hartuz, lan handia dago egiteko oraindik benetako genero-berdintasuna lortzeko eta sektorean egiten den lanaren irudikapen errealistagoa lortzeko.

Hori dela eta, Hondarribiko Udalak, AMUA IN-EDITekin lankidetzan eta abenduaren 8, 9 eta 10ean Hondarribiko Itsas Etxean egingo den jaialdirako beroketa gisa, egoera hori ikusaraztea proposatzen du, eztabaida sustatuz 4 musika-dokumentalen proiekzioarekin, non ez den soilik egoera hori nabarmentzen, baizik eta emakumea kultur sektore garrantzitsu horren protagonista gisa aldarrikatzen den.

 

Zikloan zehar ikusi ahal izango diren filmak:

 

Azaroak 3 - Mathangi | Maya | M.I.A.

Steve Loveridge | 2018 | Erresuma Batua, AEB | 96 min

Bi hamarkadetan zehar egindako etxeko bideoek M.I.A abeslari eta musikagilearen bizitza erakusten digute, lehenik Sri Lankako gerratik ihesi Londresen errefuxiatu gisa eta gero posizionamendu politikoak onartzen ez dituen negozio batean izar gisa.

 

Azaroak 10 - Sisters with transistors

Lisa Rovner | 2020 | Erresuma Batua | 82 min

Aitzindari elektronikoei omenaldi liluragarria, BBCko laborategietan etorkizuneko soinuak sortzen zituztenetatik (Delia Derbyshire, Daphne Oram) 70eko hamarkadan distiratu zutenetaraino (Laurie Spiegel, Suzanne Ciani), Laurie Anderson hitzetan kontatua.

 

Azaroak 17 - Underplayed

Stacey Lee | 2020 | AEB | 88 min

2019an argitaratutako elektronikako DJ onenen Top 100etan bost emakume zeuden. Bost. Beraiek, eta plateretako beste hiru profesional gaztek, zentzugabekeriaren tamaina aztertzen dute eta beren kasu pertsonalak azaltzen dituzte: erreferente eza, etengabeko zalantzak, soldata-arrakala, familia-kontziliazioa... Eta orain dantzatu.

 

Azaroak 24 - Amazing Grace

Alan Elliott, Sydney Pollack | 2018 | AEB | 87 min

1972ko urtarrilean, Aretha Franklin handiak bi egunez gospel kontzertuak eskaini zituen Watts-eko (Los Ángeles) Bautista Misionera New Temple elizan, bere diskorik salduena izango zena grabatuz, "Amazing Grace".

 

Amua in edit zikloa kartela