Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Trafiko aldaketak ostegun eta ostiralean Aspunea kalean egin beharreko lanengatik
2023-10-03
Udaltzaingotik jakinarazten zaigunez, ostegun eta ostiralean egonkortze, mantenimendu eta asfaltatze lanak egingo dira Aspunea kalean.

Udaltzaingotik jakinarazten zaigunez, ostegun eta ostiralean egonkortze, mantenimendu eta asfaltatze lanak egingo dira Aspunea kalean.
Hala, Aspunea kalea behetik (Baserritar Etorbidetik) itxita egongo da eta trafikoa Gabriel Aresti kaletik igo beharko da, eta Domingotxoenea kaleraino heldu.
Ateratzeko, Aintziondo kaletik egin beharko da, eskuinera Torreko Aldapa kalera heldu eta handik Labreder kalera irteteko.