Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Bordari eta Satarka literatur lehiaketetara aurkezteko epea zabalik

2024-07-08
Lanak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 1etik irailaren 15era artekoa izango da.

Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak euskararen erabilera bultzatu, idazle berriak sortu, idazteko zaletasuna eta literatur-sorkuntza suspertzeko asmoz,  Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren ekitaldi berri bat deitu du, 39.a hain zuzen. Lehiaketak bi sari-atal ditu, Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. 

Lanak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 1etik irailaren 15era artekoa izango da.

2024ko lehiaketaren oinarriak

Lehiaketa honek bi sari-atal ditu, Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Lanek euskaraz idatziak, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute.

Bi sari-atal izango ditu lehiaketa honek:

"BORDARI" saria

Maila: Ipuina

  •  Ipuinak 3 folio izango ditu gutxienez eta 10 gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.
  •  Hiru sari izango dira:
    • Lehen saria 800 € eta oroigarria
    • Bigarren saria 400 € eta oroigarria
    • Hondarribia saria: 400 € eta oroigarria
    • Oharra: 300 €tik gorako sariei % 21 kenduko zaie P.F.E.Z.rako
  • Gaia librea izango da. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, ordenagailuz eta tarte bikoitza utzita, Arial 12 formatuan. 

Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake guztira eta idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.

Hondarribia saria Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea denarentzat izango da.

"SATARKA" saria

Maila: Olerkia

  • Olerkiak 50 lerro izango ditu gutxienez eta 150 gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.
  • Hiru sari izango dira:
    • Lehen saria 800 € eta oroigarria
    • Bigarren saria 400 € eta oroigarria
    • Hondarribia saria: 400 € eta oroigarria
    • Oharra: 300 €tik gorako sariei % 21 kenduko zaie P.F.E.Z.rako.
  • Gaia librea izango da. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, ordenagailuz eta tarte bikoitza utzita, Arial 12 formatuan. 

Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake guztira eta idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso. Hondarribia saria Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea denarentzat izango da.

Informazion gehiago