Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

Larunbata bitarte irekita dago Uda Jolas eta Uda Abenturan aurretiko izena emateko epea

2024·03·15
Martxoak 16tik 23 arte zabalik egongo da Uda Jolas eta Uda Abentura Gazteria departamentuak antolatutako ekimenetan aurretiko izena emateko epea.

Uda Jolas 5-11 urte bitarteko gazteentzat

Hondarribian bizi diren 2013tik 2019ra (5-11 urte) jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute. Programa euskaraz izango da, eta txanda bakarrean egingo da uztailaren 1etik 30era, 280 plazarekin. Plaza baino izen-emate gehiago izanez gero, zozketa egingo da.

Kontziliazioa errazteko helburuarekin, aurten bizikidetza-unitate bereko haurrek taldean izena eman ahal izango dute, hala nahi badute.

Aurreinskripzioa egitean, kolonia irekian parte hartuko duen haurrari dagozkion datuak eman beharko dituzte: izena, bi abizen, jaiotze-data, helbide osoa, telefonoa eta ikastetxea. Ordutegia astelehenetik ostiralera izango da 9:30etatik 13:00etara Talaia Bordari LHIn (Baserritar Etorbidea, 51) eta Biterin. Kuota 80,00 €-koa izango da lehenengo haurrarentzat eta 70,00 €-koa bigarrenarentzat.

Udabentura 12 eta 14 urte bitarteko gazteentzat

Hondarribian bizi diren gazteek parte hartu ahal izango dute, 2010, 2011 eta 2012an jaiotakoek (12, 13 eta 14 urte). Bi txanda egongo dira, lehena uztailaren 1etik 12ra eta bigarrena hil bereko 15etik 30era. Bakoitzean 50 gaztek hartuko dute parte. Goizeko eta arratsaldeko ordutegiarekin, kuota 140 eurokoa da.

Aurreinskripzioak online egin ahal izango dira, internet bidez webgunean edo aurrez aurre Gazteen Zerbitzuan (Javier Ugarte kalea 6, behea), astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.