Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Bihartik aurrera Sabin Arana kalean abiadurak murrizteko eta segurtasuna irabazteko kanpaina bat abian jarriko du Udalak

2024-01-17
Ostegun honetatik, urtarrilak 18, Udalak Sabin Arana kaleko abiadura kontrolatuko du. Neurri horrek kale berean dagoen Egiluze Ikastetxerako bideak seguruagoak egitea du helburu, besteak beste. Hala eman du aditzera Estitxu Urtizberea mugikortasuneko zinegotziak.

“Eskola aurreko plataformek, oinezkoei lehentasuna ematea eta oinezkoentzako ibilbideak erakargarriago eta seguruago egitea dute helburu. Ordea, Udaltzaingoak eta Mugikortasun sailak egindako azterketak agerian utzi du kotxeek ez dutela baimendutako gehieneko abiadura errespetatzen eta arrisku egoerak gertatzen direla ikusi dugu.

Udalean oso argi dugu eskolarako bideak indartu behar ditugula, eta baita gure herrian oinezkoek eta txirrindulariek eduki behar dutela lehentasuna. Hondarribia 30 km/orduko hiria da, eta ezin ditugu abiadura handiak onartu, horrek eragin zuzena baitauka hondarribiarron segurtasunean.

Arrisku egoera nabarmenenak Sabin Arana kalean gertatzen direla ikusi dugunez, bertatik hasiko gara, eta bihar ostegunetik aurrera, radar mugikor bat kokatuko dugu kalean bertan” amaitu du zinegotziak.