Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Bihar Hondarribiaren 820. urteurrena dela eta, ONCEko kupoi baten protagonista izango da gure hiria

2023-04-17
Kupoi berezi baten aurkezpena egin da gaur Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. ONCEk bihar zirkulazioan jarriko duen kupoia, Gaztelako Alfontso VIII.a erregeak Hondarribiari Hiri Gutuna eman zioneko 820. urteurrena ospatzeko.

Kupoi berezi baten aurkezpena egin da gaur Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. ONCEk bihar zirkulazioan jarriko duen kupoia, Gaztelako Alfontso VIII.a erregeak Hondarribiari Hiri Gutuna eman zioneko 820. urteurrena ospatzeko.

Ekitaldian izan dira Txomin Sagarzazu alkatea, Andrea Parte, Donostiako ONCEko zuzendaria, eta Amable González, kupoi horren saltzaileetako bat.

“Oso ekimen interesgarria da Hondarribiarentzat”, Sagarzazu alkateak nabarmendu duenez. “Bihar, 2023ko apirilaren 18an, 820 urte beteko dira Hondarribiari Hiri Gutuna eman zitzaionetik. Duela 20 urte, Udalak eta Hiriak urteurren hori ospatu zuten, eta orain, ONCEri esker, Hondarribia berriz izango da protagonista. Eskerrak eman nahi dizkiot ONCEri Hondarribiarekin lankidetzan aritzeagatik eta egiten duen ezinbesteko funtzio sozialarengatik.

“Ez da lehen aldia Hondarribia kupoi baten protagonista izan dela; izan ere, 2003an Paradoreei buruz egin zen bilduman parte hartu zuen, eta 2014an, Euskadiko hondartzei buruzko beste bilduma batean” esan du Andrea Partek. “5 milioi kupoi salduko dira, Estatu osoan dauden 19.000 saltzailek eramango dute Hondarribiaren irudia”.

Ekitaldian kupoiaren koadro bat eman zaio Udalari.